Etxean gustora egin daitezken planen artean, slow cooking-a izaten ari da, hau da, patxadaz sukaldatzea. Patxadaz diot, urtean zehar asteburua iritsi arte gutxitan jartzen naizelako kreatibo eltze artean.

Orain aldiz, denbora geldirik dagoela, sukaldean murgiltzeko gogoz nabil. Pozik egongo zen amoñi.

Merkatura astean behin jetsi eta oinarrizko produktuak erosten ditugu, gero menu desberdinak egiteko aukera ematen dutenak. Lehen amoñik, orain amak, beti dioena: “patata, azenario, porru eta arrautzak, ez izan faltan inoiz”. Guk honi, beharrezkoak ditugun zenbait gauza gehitzen dizkiogu, gure bizioa haundiagoa da akaso…

Dena dela, eta gainera azken egunetan egin duen hotzaren ondorioz, ramen sinple eta goxo bat prestatzea erabaki genuen aurreko asteburuan. Oso modan dago eta badirudi mundu guztiak jakin bahar dugula zer den, baino urte gutxi dira nik lehen aldiz dastatu nuela. Eta ez, ez da lehen zita batean eskatuko nuen platera. Mahaikidearekin konfiantza izateko menua da, bide batez parre egitekoa, zenbait ramen jatetxetan baberoak ematen baitituzte (jajajaja).

Enuen errezeta honen inguruan aritzeko intentziorik, eta horrexegatik prozesuaren argazkiak ditut faltan. Baino hain gustokoa izan zenuten emaitza instagramen, post hau idaztea erabaki nuela.

Fideo egokiak bagenituen; egun pentsatzen det supermerkatu askotan egongo direla. Guk jaki asiatikoak saltzen diren denda batetan erosi genituen eta euren sobretxoarekin datoz, saldari “ramen zapore” hori gehitzeko. Halakorik ez baduzu, fideoei salda goxoa eta soja gehiago gehitu (oilasko edo barazkiekin egindako salda adibidez) eta kitto.

Erabilitako osagaiak (2 pertsona): baratxuria, azenarioa, tipuliñaren txustar berdea, txanpiak, soja, perrexila, arrautzak eta fideoak.

Hastera goaz ba. Baratxuriak (guk hiru erabili ditugu) frijitu ia erre puntua hartu arte. Txanpiak gehitu. Frijituak daudenean soja txorrotada gehitu eta tartetxo batez sutan mantendu. Ondoren aurretik txikituta genituen barazkiak erantsi, gure kasuan, azenarioa eta tipulinaren berdea. Eta guztia frijitzen jarraitu.

Orain ura edo salda gehitu (litro 1 inguru) eta irakiten hasten denean fideoak botako dizkiogu. Kontuz, minutu gutxitan egosten dira eta. Eltzea sutik atera eta sobreko hautsak botako dizkiogu. Eta guztia ongi nahasi. Lixto.

Zerbitzatu baino lehen, gure katiluan perrexila, arrautza egosia eta baratxuri txiki-txikitua (bai gehiago, gu oso zaleak gara) ipini ditugu. Eta ondoren jatera goazen ramen razioa banatu. Goilara eta palillo txinoez lagundu eta on egin!